Páginas

Marmar 14

1.- Azala
2.- Oporretako bidaiak
3.- Espainiako Autonomia Erkidegoak
4.- Espainiako mendiak eta ibaiak
5.- Hegaztiak
6.- Futbola
7.- Aro Garaikidea Euskal Herrian
8.- Esku-baloi
9.- Euskera Eguna
10.- XIX. mendeko asmakizunak (Munakan)
11.- Gerra zibila (Munakan)






OPORRETAKO BIDAIAK
SANTURTZITIK PORTSMOUTHERAKO BIDAIA

Aita eta amaren lagunekin Santurtzitik Portsmouthera joan ginen ferry batean. Itsasontziak sei solairu zituen gutxienez eta barrualdean autokarabanentzat eta kotxeentzat parkina zegoen, nahi izanez gero.
Pistinara joateko beheko solairura joan behar genuen baina txikia zen. Jantokiak eta dendak goiko aldean zeuden eta beheko aldean gelak aurkitu ahal ziren.
Ferryaren gaineko aldean baleak ikusten ziren eta asko ikusi genituen eta horretarako, alde batetik bestera joan behar genuen eta ez zeudenean xake handi batera jolasten genuen.
Portsmouthera iristean portu handi bat zegoen eta bertan, gerrako itsasontzi asko zeuden eta hiria ikusteko denbora izan genuen. Denborari probetxua ateratzeko taxi bat hartu genuen eta dorre handi bat ikusi genuen. Ferryra bueltatu eta Santurtziko bidea hartu genuen.

FRANTZIAKO BIDAIA
Mundakatik irten, eta ordu batzuk pasa ondoren La Rochellera heldu nintzen eta korsarioen herria izandakoa zela konturatu nintzen. Herri hau oso handia eta polita zen.
Handik bidaia segitzeko St Nazairera joan nintzen eta bertan 2. munduko gerrako gauzak zeuden. Alemaniarrek Frantzia konkistatu zutenean St. Nazairen itsasontziak eta submarinoak egiten zituzten. Horregatik alemaniarrek leku hau ondo babestu zuten. Lo egin ondoren bunker bat ikusi genuen eta St Malora abiatu nintzen. Herri hau babesteko uretan bi fuerte txiki zeuden baina hala ere etsaiek igarotzea lortzen bazuten itsasaldi gogorrak  zeuden eta ondoren harresiak beraiei itxaroten zeuden. Horregatik kortzarioentzat gotorlekua zen.
Hurrengo egunean St Michelerantz abiatu ginen. Heldu ginenean jende gutxi geratzen zenez aprobetxatu genuen bost museoetatik bat ikusteko. Gaua heltzean argiak piztu ziren eta herria margolan polit bat zirudien.

Hurrengo goizean bueltatu eta jendez gainexka zegoela konturatu ginen. Falta zitzaizkigun museoak ikusi eta alde egin genuen.
Hurrengo egunean, Loira ibairantz abiatu ginen. Loira ibaiaren inguruan gaztelu asko daude eta batzuk ikusi genituen.
Etxerako bidean Puy Du Fou eta Futurescope izeneko bi parke ikusi genituen.
Niri bidaia hau gustatu zait, niretzat merezi du bidai hau egiteak.

 Egilea : Aitor Ugalde

xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx

Jar egizue autonomia erkidego bakoitzari dagokion zenbakia mapan gainean.




1-Galizia                                                9-Valentziako komunitate autonomoa        
2-Asturiasko printzerria                        10-Madrilgo komunitate autonomoa
3-Kantabria                                           11-Aragoi
4-Gaztela eta Leon                                12-Extremadura
5-Balear uharteak                                  13-Errioxa
6-Kanariar uharteak                               14-Nafarroako foru erkidegoa
7-Gaztela-Mantxa                                  15-Katalunia
8-Murtziako eskualdea                           16-Andaluzia
                                                               17-Euskal autonomia erkidegoa  
                                                                                                             
                                                 
                                                             EGILEA: Anartz Azumendi


 xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx

FUTBOLA
Futbola talde kirol oso ezaguna eta osasuntsua da gorputzerako.
Kirol honek gorputza ondo mantentzen laguntzen du, korrika asko egin behar delako. Gure muduan kirol hau praktikatzen duten pertsona asko daude.
Jokalari bat bestearen zonaldean eta beste taldekoen aurrean badagoen, jokoz kanpo dago eta hori falta bihurtzen da.
Falta dagoenean beste taldekoek baloia berreskuratu eta ateratzen dute. Kolpe bat area barruan sortzen bada penaltia da.
Jokalari batek kolpe handia hartzen badu anbulantzia prest izaten du.
Lehen zatia bukatzen denean jokalari talde bakoitza aldageletara joaten da atsedena hartzera.
Arbitroak txartel hori bi ateratzen baditu txartel gorriaren parekoa izaten da.
Arbitroak taldekide bati txartel horia edo gorria ateratzen badio eta bere lagun bat kexaka hasten bada berari ere atera diezaioke.
Entrenatzaile batek besteari kolpe bat ematen badio bi egun partidura joan barik geratu ahal da.
Futbol mota batean arbitroak ez du txartel horirik ateratzen baina abisua ematen du. Futbol mota batean baloia asko pisatzen du.
5 futbola izeneko kirolean zelaiak txikiagoak eta zementozkoa dira. 7 izeneko futbolean zelaiko atea handiagoa da eta zelaia belarrez eginda dago.
Futbol mota honetan baloia gutxiago pisatzen du 5 futbol izenekoan baino eta futbol mota hau belarrean jolasten denez, baloia mugitzea gatzagoa da.
Futbola telebistan sarritan agertzen da eta Afrikako leku txikienetan ere jolasten da. Munduan zehar egoten dira jolasten eta kiroletatik famatuena eta jende gehieneri gustatzen zaiona da.
                                                                                            
Egilea: Iker  Euba

xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx

ESPAINIA FISIKOA

                           
Ezetz kokatu zenbakiak mapan dagokien lekuetan, hau da, mendi-kate bakoitzari zenbaki bana.


1-Kantabriar mendikatea, 2- Europako Gailurrak,  3- Leongo mendiak,
4- Iberiar Sistema, 5- Erdialdeko Goilautada,
6- Sierra Morena, 7- Sistema Betikoa eta 8- Sistema Penibetikoa.


Espainiako ibaiekin gauza bera egin:




1-Miño, 2- Duero, 3-Tajo,
 4- Guadiana, 5- Guadalquivir
6-Segura, 7-Jucar eta 8-Ebro.

Egileak: Martin eta Natalia

xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx


HEGAZTIAK


    GIDOIA
Sarrera: zer diren
Janaria
Hegaztiak:
Zelan formatzen diren
Txitoak zelan hasten diren
Zelan jaten duten
Zelan ehizatzen duten: janaria
Nondik nora bidaiatzen duten
Non bizi diren                                                                  

 Hegaztiak

Hegaztiak lumak dituzten animali mota bat dira. Hegaztiak oso handiak dira bere hegoak bi metrotakoak izan ahal direlako. Animalia hauek ikusmen oso zorrotza dute presak oso urrunetik kokatu ahal dutelako.
Hegazti familia batzuk neguan leku beroetara joateko 5000km egiten dute iristeko, baina beste hegazti batzuk ez dira zonaldetik kanpo abiatzen.
Gustoko dituzte leku altuak harrapakariak jan ez dezaten. Hegazti haragijaleek animalia handiagoak jan eta har ditzakete.
Haratusteljaleak animalia hil baten haragiz elikatzen dira. Hegazti batzuk hego finagoak dituzte ur azpian arrainak hartzeko.
Hegazti batzuk oso politak dira eta oso ondo abesten dute, horregaitik gizakiek kaioletan sartzen dituzte. Hegaztiek belar zatiez eta animalien ileez egiten dute habia.
Badago hegazti mota bat, oso txikia dena, loreen polena jaten duena. Ehiztari batzuek hegaztiak hiltzen dituzte eta desagertzen ari dira.
Hegazti batzuek badakite hirietan jendeari janaria jausten zaiola eta bertara doaz jateko.
Hegaztiek arrautzak erruten dituztenean kontu handiz ibili behar dira harrapakariek jan ez dezaten.
Badago txori mota bat moko oso luzea daukana eta zuhaitzetan habiak egiten dituena, bere izena arroza-txori da.
Txitoak jaiokeran ez dute lumarik izaten, ez eta begiak zabalik. Hegazti gehienak intsektuak jaten dituzte eta horretarako abiadura handia hartu behar dute.
Hegaztiak kantu oso politak daukate eta bizitza alaitzen digute. Euren koloreak oso politak dira baina ez daukagu kaioletan sartu behar. Gizakiak batzutan oso txarrak gara eurekin ehizatzen ditugulako eta orain mota batzuek desagertzeko arriskua dute.

Ez ehizatu txoririk bestela triste biziko gara!                                      

Egilea: Ander Rios

xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx

ARO GARAIKIDEA EUSKAL HERRIAN: EUSKARA ETA KULTURA


XIX.mendean eta XX. mendean kulturak indar handia hartu zuen: artea, literatura... Espainiako Gerra zibilak kultura apurtu zuen. Frankismoaren azken urteetan berriro piztu zen euskal mugimendua. Mugimendu horren onarria hizkuntza izan zen, hau da, euskara..


EUSKARA

Garai hartan lehen ikastolak sortu ziren. Euskalduntze eta alfabetatzen mugimenduak ere momentu horretan hasi ziren ( 1965ean).
1968an batzar garrantzitsua egin zuen Euskaltzaindiak. Bertan euskara batua osatzea eta arauak ematea erabaki zen. Gaur egun ere euskarari laguntzeko hainbat ekintza egiten dira: korrika, ibilaldia, Araba euskaraz, Kilometroak, Nafarroa oinez eta Herri Urrats. Lehen liburu eta diska azoka 1965ean ospatu zen Durangon. Bere helbura euskal liburuen eta diskoen ekoizpena ezagutzera ematea da. Gaur egun abenduan ospatzen da eta jende asko biltzen du.



HERRI KULTURA GAUR

Euskal Herria kultura berdina duten herriak osatzen dute.

JAIAK ETA OHITURA

Euskal Herriko leku askotan ospatzen ditugun jaiak dira: olentzero, Sanjuan suak, inauteriak eta...jai horiek gure kultura osatzen dute.

FOLKLOREA

 
Euskal Herrian dantza mota asko daude: sagar-dantza, goladet-dantza eta... musika tresnak, txistua, danbolina, panderoa eta trikitisa...

SUKALDARITZA

Sukaldaritza beti izan da garrantzitsua euskaldunentzat. Aipagarriak dira haimbat janari: angulak, txipiroiak,gazta, mamia... edarien artean txakolina, sagardoa eta ardoa aipa ditzakegu.Aspaldiko nekazariaren lanetan oinarritutako kirol gorde dira gure artean: esku-pilota, harri jasotzaileak, sokatira, aizlolariak eta idi-probak..
.
KULTURA ETA ARTEA XX.ETA XXI MENDETAN.

xx.mendearen hasierako kultura-joerarik garrantzitsuena Modernismoa zen. Bere ezaugarriak ziren: naturan inspiratzea eta aurrerapen teknologikoa erabiltzea.
xx.mendearen lehen erdian hainbat mugimendu sortu ziren: espresionismoa, surrealismoamoa, abstrakzioa eta kubismoa.



ESPRESIONISMOA

Espresionismoaren helburua sentimenduak islatzea zen.

SURREALISMOA

Surrealismoaren xedea ametsen mundua islatzea zen.

ABSTRAKZIOA

Pintura abstraktua irudien formetan eta koloretan oinarritzen da. Errealitatea baztertu egiten da.


KUBISMOA

Irudiak gorputz geometrikoetan deskonposatzen dituzte.

ARTEA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK

XIX.mendearen amaieran eta XX. mendaren hasieran teknologia garatzen hasi zen.
Teknologi horiek eragina izan zuten forma artistiko berrietan: argazkigintza, zinemagintza, irratia eta telebista.
XXI.mendearen hasieran informatikak arte-komposizioak egiteko, musika konposatzeko baita argazkiak moldatzeko aukera ematen  ditu. Interneteri esker edozein kultura adierazpen eskuratu ditzakegun: liburuak, filmak, abestiak...

ESPAINIAKO KULTURA ETA ARTEA XXI.MENDETAN

Antonio Gaudí modernismoaren ordezkaria izan zen eta Dalí eta Joan Miró, surrealismoaren margolari ospetsuak izan ziren. Julio González eta Martin Chirino XX.mendeko eskultore garrantzitsuenak eta oso ospetsuak izan ziren. Pablo Ruiz Picasso kubismoaren ordezkaririk ospetsuena izan zen.xx. mendean gerra zibilak espainiar literatura markatu zuen.Gerra ostetik askatasunik ez zen egon. Federico García Lorca ez zen poeta estimatua izan eta fusilatu egin zuten.
                                                                                                           Egilea: Mikel Gomez

xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
 
XlX MENDEKO ASMAKIZUN BATZUK

Aro Garaikidean gauzak asko aurreratu ziren, zientzia desberdinetan: fisika, astronomia, botanika, medikuntza...Ikerketei esker, aurkikuntza ugari egin ziren eta tresna berriak sortu.

GRAMOFONOA

Gramofonoa musika ateratzeko tresna bat da 1888 eta Emile Berlinek patentatu egin zuen. Gramofonoak fonografoa baztertzea ekarri zuen kostua txikiagoa zelako eta molde bakar batetik kopia asko egin ahal zirelako.
Hala ere fonografoak, 1877 an Edisonek asmatu zuen eta gramofonoarekin  abantaila zuen, gramofonoak ez zuena: musika ez ezik ahotsak (umeenak, txakurrarenak...) grabatu ahal zituen.






BONBILA
Bonbilako bi metalak berotzen direnean argia ematen dute, Jaule efektua dela eta.
Edisonek 1879 urtean argia asmatu zuela zuela esaten da eta lehen bonbilak 48 ordu iraundu ahal zuen piztuta, baina Heirich Goebel izeneko ikertzaileak, hiru hamarkada aurretik, bonbila baliagarriak asmatu zituen. Bonbila asmatzaile honek, bost urtetan zehar bonbilako garapenarekin jarraitu zuen, 400 orduko funtzionamendua lortu arte.
Ez zuen patentea segidan eskatu, baina 1893an,bere heriotzeko urtean hain zuzen ere, bere asmakizuna Edisonena baino lehenago izan zela onartu zen.

TXIRRINDUA

 Txirrindua gizakiaren indarrez mugitzen den garraioa dugu eta pedaleei eragiten ibiltzen da.
XIX. mendean asmatu zen eta garraiobide egokia izan zen. Ariketa fisikoa egiteko gailu bat da.
Geroago txirrindularitza kirola asmatu da, baita ere bidegorri izeneko bide espeziala bizikletarentzat.
Bizikleta mota asko daude: mendi bizikleta, adibidez, mendian ibiltzeko balio du, errepideko bizikletak oso arinak dira, saskia dutenak egokiak dira gauzak eramateko eta hiru pertsonentzako bizikletak ere badaude.
Bizikleta Frantzian asmatu zen. Draisienne izeneko bizikleta asmatu zen baina ez zuen pedalik eta hanken indarrez mugitzen zen.
                                                                                    
 Egilea: Danel Goikoetxea


xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
GERRA ZIBILA


Espania xx.mendean izandako nazioarteko gatazka gehienetatik kanpo egon zela esan daiteke.
Espainiako gerra zibila 1936an hasi zen eta 1939an bukatu zen. Ezker-aldekoek hauteskundeak irabazi zituzten eta eskuindarrek ez zuten hori onartu. Honela hasi zen gerra. Uztailaren 17 eta 18an Espainiako armadaren zati handi batek estatu kolpea jo zuen Errepublikaren gobernuaren aurka, eta Espainia bitan zatitu zen berehala. Hurrengo hiru urtean, miloi erdi bat pertsona hil ziren: batzuk guda zelaian 300.000, eta beste batzuk kartzelan 200.000. Frankistek eragin zituzten kalterik handienak.
Gerraren ondoren Francisco Franco jeneralak botere guztia bereganatu zuen eta CAUDILLO titulua hartuta zuen. Gerra zibilak Hego Euskal Herria ere zatitu zuen. Eusko abertzaleak eta ezkerreko alderdiak errepublikaren alde agertu ziren. Eusko abertzaleak oso indartsu aritzen ziren hainbat lekutan eta alderdi karlistek Araban eta Nafarroan batez ere. Euskal Herrian Gernikako bonbardaketa izan zen gertakerarik ospetsuena. Picassoren margolanak bonbardaketari ospea eman zion mundu osoan.
Gerraren ondoren Frankok probintzia traidoreak Bizkaia eta Araba izendatu zituen. Bi talde nagusi aritu ziren gerran: talde bat errepublikatzaileak izan ziren eta beste taldea Nazionalak. Komunistak, anarkistak, kristauak eta EAJkok errepublikatzailen taldean jarri ziren. Nazionalen taldean Italiakoak eta Alemaniakoak jarri ziren.

 
BESTE NAZIOARTEKO LAGUNTZAK

Errepublikaren aurka aritu zen armadak diru handien laguntza izan zuen. Gerra zibila hasi zenean kanpoan bilatu zuten laguntza. Hitlerrek eta Mussolinik gerrako materiala, armak eta soldaduak ondo prestatuak bidali zituzten Nazionalen aldekoari laguntzeko. Errepublikaren aldekoek laguntza gutxi lortu zuten.
                                                                                         
   Egilea: Markel Goitia

                            xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx

ESKU-BALOI

Esku-baloia niretzat kirol ezezaguna, polita eta dibertigarria da. Kirol honetan boteak ematea da bete behar bat.

Boteak eman barik hiru pausu bakarrik eman ahal direla araurik importanteena da.

Beste arau bat da gola sartzeko ezin dela ez areara sartu ez marra zapaldu.

Defenditzeko gorputza bakarrik erabili ahal dela bete behar bat da eta eskuak bakarrik.

Kirol honetan baloia hankekin ikutzea debekatuta dago.
Atezaina eskuekin eta hankekin baloia ikutu dezake.
Esku-baloian bi erara ahal dira paseak eman : botez edo airez.
Kirol mota hau ona da osasunerako indarra ematen duelako eta gorputza tente eusten laguntzen duelako eta baita indar handia hartzen delako besoetan.
Kolpeak hartzeko arrisku oso handia dago.
Esku-baloira, kirol guztietara bezala, dibertitzeko jolasten da, nahiz eta pertsona batzuk irabazteko helburuarekin bakarrik jolastu.
Eskubaloia, lagunak egiteko leku on bat da, lana talde kidekoa delako.
Niri, kirol hau asko gustatzen zait, dibertigarria, pozgarria, interesgarria, eta abar... delako
Korrikalarientzat kirol hau oso dibertigarria da korrika egin behar delako baloia ez kentzeko. Ondo jolastu ez gero oso dibertigarria da.
                               
                                    Egilea: Unai Egia

 xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx

EUSKERA EGUNA ABENDUAREN 2an  aurton

     Laster Euskera Eguna dela eta gu ahalegin berezi bat egiten ari gara atsedenaldietan euskera gure jolasetan erabiltzeko.
Ahalegin honetan laguntzeko euskalongi atera dugu



Eta TIBURTZIN gure maskota etorriko delakoan gaude.


Gu bosgarren mailakoak gara eta hau gure Marmar izeneko lehen aldizkaria da. Gure lan hau zuen gustukoa izatea espero dugu.

Irakurle maiteak hasi zaitezte Mundaka eskolako aldizkaririk interesgarriena irakurtzen ahalik eta arinen. Izan ere, guk oso ondo pasatu dugu aldizkaria egiten.