Páginas

Marmar 36



POPULAZIOA

Informazioaren bila  (bide interesgarri bat Produktu estatistiko gehiago- Grafiko interaktiboak- Biztanle piramide interaktiboak)

Biztanleriaren piramideak

Ariketak

LAN SEKTOREAK


1.- LEHENENGO SEKTOREA


Lehenengo sektorean sartzen dira naturatik produktuak lortzen dituzten lan guztiak. Lehen sektoreko jardueren artean, nekazaritza, abeltzantza, arrantza eta meatzaritza daude.

Horretaz gain, badira beste hainbat jarduera lehen sektorearen barnean sartzen direnak. Horien artean daude: basogintza eta erlaintza.  Euskal Autonomia Erkidegoan, oso jende gutxik jarduten du sektore honetan.



Jarraian banan-bana ezagutuko ditugu:
  • NEKAZARITZA:

BIDEOAK:
Nekazariek lurra lantzen dute.

Lehendabizi, lurra irauli edo goldatu egiten duteneta ondoren, ongarriak bota.

Ondoren, haziak erein eta gero fumigatu egiten dituzte. Horrela intsektuek laborrei ez diete kalterik eragiten.


Azkenik, uztak biltzen dituzte, hau da, ereindakoa hazten denean moztu edota fruituak jasotzen dituzte.
  • ABELTZAINZA

Abeltzainek abereak  hazten dute. Bi azienda mota daude:

  1. Abeltzaintza estentsiboa edo baserrikoa: Abeltzainek abereak etxetik kanpo hazten dituzte, larre naturaletan, hau da, mendietan. Hona hemen adibide bat:



  1. Abeltzaintza intensiboa: Abeltzainek ikuiluetan hazten dituzte abereak. Han, lan gehienak makina ezberdinen bitartez egiten dira. Abeltzainen lana abereei jana eman eta ikuilua garbi mantentzean datza.







  • ARRANTZA

Euskal herrian arrantza beti izan da oso jarduera garrantzitsua. Bi arrantza mota daude.

1.- Itsasbazterreko arrantza. Kostaldetik gertu egiten den arrantza mota da. Itsasontzi txikien bitartez egiten da. Honela arrantzatzen dira antxoak, txitxarroak eta sardinak adibidez.



2.- Itsas zabaleko arrantza: Itsas zabalean egiten den arrantza da, hau da, kostaldetik oso urrun. Honetarako, itsasontzi handiak erabiltzen dira. Itsasontzi hauetan, tresta eta hozkailu modernoak dituzte, arrainak kontserbatzeko. Honela arrantzatzen da, esate baterako,  hegaluzea.





  • MEATZARITZA





  • BASOGINTZA




  • ERLAINTZA









2.- BIGARREN SEKTOREA

Bigarren sektorean lehengaiak produktu bihurtzen dituzte, hau da, lehengaiak kontsumitzeko prest uzten dituzte. Sektore honetan, fabrikak, eskulangintza eta eraikuntzak sartzen dira.
Euskal herriko biztanleriaren jende askok egiten du lan sektore honetan. Izan ere, hemen, industria ugari dago. Hauek dira industria motarik nagusienak.

  • Siderurgia: Burdinarekin sortzen dituzte produktuak
  • Produktu metalikoak: makinak, torlojuak (tornillos), autoetarako osagaiak, eraikuntzarako materialak…
  • Elikagaigintza: Hemen, nekazaritza eta abeltzaintzarako lehengaiak eraldatu egiten dira. Horrela lortzen dira adibidez, gazta eta mamia.
  • Material elektriko eta elektronikoa: elektrizitate sistemarako materialak egiten dira.
  • Goi-teknologia: Ikertzeko erabiltzen dira, adibidez, robotak egiten dituzte.

http://agrega.educacion.es/visualizar/eu/es_2010051832_9121852/false


3.- HIRUGARREN SEKTOREA



Hirugarren sektorean, pertsonei zerbitzuak emateko erabiltzen diren lan motak sartzen dira. Sektore honetako lan motak arlo hauekin daude loturik: merkataritzarekin,turismoarekin, garraiorarekin, osasunarekin, hezkuntzarekin eta kulturarekin.

Euskal autonomia erkidegoko biztanleriaren gehiengoak sektore honetan egiten du lan.


  • MERKATARITZA

Hirugarren sektoreko arloetako bat da, bertan, bigarren sektorean sortutako produktuan saltzen dira diruaren truke. Esate baterako, dendak.   






  • GARRAIOA
Pertsonak leku batetik  bestera eramateko erabiltzen diren lan motak sartzen dira arlo honetan. Horretarako, beharrezkoak dira honako hauek:

1.- Garraiobideak: Pertsonak garraiatzeko erabiltzen diren garraioak, bai airez (hegazkinak) , bai lehorrez ( trena, autobusa, kotxea…) eta baita itsasoz ere (itsontziak).

2.- Komunikazio bideak: Garraiobideak batetik bestera ibiltzeko behar diren eraikuntzak dira, adibidez, errepideak, trenbideak, aireportuak eta itsasportuak.

  • TURISMOA:

Turismoa esaten zaio gizakia hainbat lekutara atseden hartzera eta ongi pasatzera joateari. Hauei zerbitzuak ematen dieten pertsonak hirugarren sektorean egien dute lan. Adibidez: hoteleko langileak, dendak, jatetxeak, musekoak, bisitaldiak, apartamentuak, hotelak….




  • KOMUNIKABIDEAK

Gizakiok mezuak eta informazioa bidaltzen diogu elkarri. Horretarako, komunikabideak erabiltzen ditugu.  Hemen lan egiten duten pertsonek ere, hirugarren sektorerako egiten dute lan. Hala nola; irratiko langileeak, telebistakoak, internet, prentsa…