Páginas

Marmar 16





IRRATSAIOA


2012 Martxoak 26an irratsaio polit bat egin genuen, horretarako hiru edo sei egun arinago, ken 7 ko bajo jolea, Igor Arzanegi izenekoa, eskolara etorri zen. eta galdera batzuk egin genizkion. A taldekoek egin zuten elkarrizketa hau. eta,


Azkenik irratsaioa egin genuen. B taldeak eta A taldeak bi irratsaio bota genituen, nahiz eta errakuntza batzuk eduki, oso ondo irten zen.



B taldeakoek lamia bati egin zizkioten galderak.
Hizkuntza arloan egin genuen guzti hori.



Herriko irrati guztietan azaldu ginen. Oso gustura egon ginen, niri asko gustatu zait irratsaioa egitea.
                                                                                                                                                  Ander



EUSKALDUNA JAUREGIA



5. eta 6. mailakoak Euskaldunara joan ginen operari buruzko informazioa hartzera. Entsaio gela batera sartu eta, bertan, ispilu asko ikusi genituen. Gero eszenatokira joan ginen. Eszenatokiko goiko aldeak forma arraro baina polita zeukan eta forma hori ahotsa hobeto entzuteko zen. Horri ezker Euskalduna Jauregiko gela handi honek akustika oso ona duela, esaten da. 



Trenera sartu baino lehen komunera sartu ginen. Denboratxo bat jolasten aritu ginen ere handik gutxira trenera. Bertara sartu ginenean eman genuen denbora kartetara jolasten, abesten eta abar... Azkenik, Mundakako geltokira heldu ginen, tren geltokiko makinetatik pasa eta, handik aurrera, gu nahi genuena egin ahal genuen. Oso ondo pasatu genuen, interesgarria, baina gauza batzuk apur bat aspergarriak izan ziren. 




Marijo izeneko arduradunak bi Kamerinotara eraman gintuen . Hasieran erakutsi zigun kamerinoa aktore eta aktoresa askorentzako kamerinoa zen, baina bigarren kamerinoa pertsona bakarrekoarentzat zen.
Asko ikasi genuen, adibidez, haiek ipintzen duten ilea benetakoa dela, telebistetan entsaio gelak ikusten zirela noiz irten behar diren jakiteko...

Gero hamaiketakoa jan eta, handik gutxira , parke batera eraman gintuzten eta han bazkaldu genuen. Ondoren oso argazki politak egin, eta tranbiara igo ginen tren geltokiraino.                                                                                  Martin eta Karina




UXUE ALBERDI MUNDAKAKO ESKOLAN

Apirilaren 27an Uxue Alberdi izeneko bertsolari ospetsu bat etorri zen Mundakako eskolara. Bertsolari hau oso laia zen eta asko dibertitu ginen berarekin.
Lehenengo berarentzako irudimena oso garrantzitsua zela esan zigun, eta berak idatzia zuen ipuin bati buruzko laburpentxo bat kontatu zigun. Gero, guk arbelean idatzi genituen hitzekin bertso bat egin zuen, eta oso ondo abestu zuen, doinu on batekin.
Kubako doinu bat irakatsi zigun eta doinu hori segidilla izenekoa zen. Doinu horrekin bakoitzaren deskribapen txiki bat egin zuen. Oso bertzolari ona da, zeren segidilla doinuarekin hamabi minutuko bertso bat bota zigun. Eta hori gutxi balitz, gelditu barik bota zuen.



Gosari Osasuntsua

Apirilaren 26 an Mundakan gosari osasuntsuak egiten ikasi genuen. Gosaria eguneko otordurik garrantzitsuena denez ondo gosaldu behar da, eta denetarik jan: ogia, txigorkiak, zerealak etab.
Janari integralek hesteen funtzionamendu zuzena mantentzen laguntzen dute. Fruta, berriz, osoa hartzea hobeagoa da, zukuak fibra asko galtzen du eta, frutak bitamina ugari baititu. 




 

Esnea baita ere erdigaingabetua hobe; gazta freskoa, jogurta etab egokiak dira ere. Oliba- olioak kolesterol onaren maila handitzen du eta bihotzeko gaisotasunak sahiesten laguntzen digu. Hestebesteak gosarian asko jatea ez da ona baina hamaiketakoan, ordea, oso ona da. Azkenik, esan behar da extrak gutxi jan behar direla, fruitu lehorrak, eztia, txokolatea, azukrea etab.




 

Edozein modutan gosari kompletu batek errendimendu fisiko eta intelektuala hobetzen du eta elikadura orekatua mantentzen eta pisua kontrolatzen laguntzen du.

                                                              Julen