Páginas

Marmar 15

 AURKIBIDEA

  1- Arkeologia-museora bisitaldia 

2- Inauteriak                                     

3- Mundakako Aratusteak          


xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx      


1- Arkeologia-museora bisitaldia

Joan den ostiralean, Urtarrilaren 13an 3.ziklokook Bilboko arkeologia museora joan ginen. Bertan banatu gintuzteten: A taldekoak eta B taldekoak

B taldekoek Dorletarekin joan ginen, eta tailerra egin genuen eta benetazko arkeologoak ginela zirudien. Hantxe, egurrezko kaxatxo batzuetan aztarnak aurkitu behar genituen. Baina aztarna gutxi aurkitu nituen.
Gero museoko gela batera joan ginen eta han Historiaurreko gertaerak ikasi genituen eta liburuzka bat erabili genuen hobeto ikasteko.
Nahiz eta oso ondo pasatu, asko ikasi nuen ere, eta arkeologoa izateko gogoa dut.

Marina E.






 Ondoren liburu txikitxo bat hasi ginen egiten eta horrekin dena errezagoa ulertu genuen. Gero hamaiketakoa jatera joan ginen eta alboko gelan jolastu genuen. Hori egin ondoren gela batean sartu ginen eta han aztarnak topatzen hasi ginen. Nahiz eta asko topa, bakarrik bat hartu behar zen aztertzeko.
.
Nerea O.












Handik aurrera museotik irten ginen eta jatera joan ginen Plaza Berrira, eta han jolastu eta oso ondo pasatu genuen.



xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx      

2- Inauteriak


Lantzeko inauteriak

Lantz Nafarroa ko udalerria da. Anue bailaran kokaturiko herri txiki bat da. Iruñeatik 25 kilometrora dago. Garai batean inguruan bidelapur asko zirelako ospetsua.
Zalantzarik gabe hauek dira mugaz kanpo gehien ezagutzen direnak.

Nafarroako eta Euskal Herriko inauteririk ezagunenak dira. Tradiziozko ospakizun hau  inauteri asteartean ospatzen da, batez ere. Gaua iristean, herriko kaleak, pertsonaia askotarikoen jantziak daramatzaten herritarrez betetzen dira. Herritarrek Miel Otxin lapurra harrapatu beharra dute. Pertsonaien artean honakoak nabarmentzen dira:

 Miel otxin
Miel Otxin: Espiritu txarrak itxuratzen dituen lapur gaiztoa da. Astelehenean atzeman ostean, herriko kaleetan zehar pasearazten dute, txistu eta danbolin soinua lagun dutela. Asteartean, goizeko paseo baten ondoren, exekutatu eta sutan erretzen dute, herritarrek inguruan zortziko bat dantzatzen duten bitartean..
Ziripot
Ziripot: Belarrez betetako zakuz jantzintako pertsonaia lodi-lodia da. Kaleetan zehar dabilen bitartean Zaldiko izeneko pertsonaia, bera lurrera botatzen saiatzen da.





Zaldiko 

Zaldiko: Irritsu eta saltoka, gizakiaren eta zaldiaren arteko nahastea da. Gerrian zaldi bat daramala, Ziripot lurrera botatzea du helburu.

Arotzak edo ferratzaileak
Arotzak: Zaldikori ferrak jartzeko ardura dute

Txatxoak
Txatxoak: Lanzko biztanleria antzezten dute, eta animalien azalez eta arropa zaharrez janzten dira; oso jantzi koloretsuak erabiliz.


Kalejira 

Astelehenean goizeko 12etan hasten da. Oihuka eta uluka ostatutik ateratzen dira. Zaldikok,  amorru biziz behin eta berriro Ziripoten kontra jotzen du, Ziripot lurrera botaz. Bien bitartean Txatxoak dantzatzen, zirikatzen eta Ziripoti altxatzen laguntzen arituko dira. Perratzaileak Zaldikoren atzetik joaten dira baina ez dute harrapatzea lortuko. Kalejira Rekalde Etxera iristen denean (hemen ingudea eta sua prest daude) Zaldikori perrak jartzea lortuko dute. Honetan Txatxoek lagunduko diotelarik Perretzaileari. Ondoren Kalejirako partaideak bazkaltzera joaten dira.
Ekitaldi hau hurrengo egunean errepikatuko dute. Baina egun honetan arratsaldez segida izango du. Arratsaldean Zaldiko eta Ziripot ez dira ateratzen. Miel-Otxin epaitzen dute eta bai tiroz hil. Ondoren Txatxoek eta haurrek zatikatu eta su ematen diote. Orduan erritual dantza bati hasiera ematen diote, "Lantzeko Zortzikoa". Honen musika XVIII. mendekoa-edo da. Gaueko ordu txikiak arte parrandan arituko dira ondoren.
 Ekaitz 
 
Joaldunak

El Joalduna es una figura típica del Carnaval de Zubieta e Ituren. El último lunes de enero, los danzantes recorren el camino desde Zubieta hasta Ituren entre el repicar de los cencerros. Al día siguiente hacen el trayecto inverso de manera similar.

El Joalduna lleva pantalones largos de color azul marino que se abrochan a modo de calzón, camisa de lino blanco y enaguas rematadas en un doble volante de puntillas de algodón caseras. Se envuelve en pieles de cabra de pelo largo, como hacían los antiguos pastores, y se cubre con un gorro rematado con cintas de colores y plumas de faisán. Lleva también un látigo de crines de caballo y dos grandes cencerros de cobre.


Otro personaje importante del carnaval de estos dos pueblos es

Hartza

El Hartza  -oso- viste enteramente con pieles de oveja, uniéndose las diferentes partes para cubrir totalmente el cuerpo. En la cabeza lleva una máscara con cuernos, más parecida a un carnero que a un oso. Su dueño le lleva encadenado.

Eider


Kotilungorriak

Lau egunetan ospatzen dituzte Uztaritzen (Lapurdi) Inauteriak. Lehenengo hiruretan eskaerak egiten dira. Personaia finko batzuk joaten dira etxez-etxe dantza egin eta etxekoek emandakoa jasotzen. Hiru egun hauek Igande Inauteria aurreko Igandea, Igande Inauteria bera eta egun honen bezpera izaten dira.
Astearte Inauteria Zanpantzar paseatu eta gero erretzen den eguna da.
Aipatutako lehen hiru egunotan dantzariak desfilean joaten dira batetik bestera.
Desfile honetan Kaskarot, Ponpiera eta Kotilungorri deitzen direnek hartzen dute parte. Kaskarotak, izatez, dantzariak dira. Alkandora eta praka zuriak dituzte, txapel brodatua, gerriko zabal morea eta praken bi alboetan koloreetako zintak josita, irudiak egiten. Eskuetan bina makilatxo. Mutilak izaten dira, hamarren bat. Talde hau joaten da lehena martxan, musikariak dituztela atzean.
Ondoren Ponpiera eta Kotilungorriak doaz. Ponpiera antzinako bufoien antzera dago jantzita, aurpegian karatula gorria darama eta eskuetan sorgin-artaziak.
Kotilungorriak dira guztien artean ikusgarrienak, bi izaten dira. Gona gorria dute soinean, praka zurien gainetik, artilezko jaka zuria eta koloreetako mantala, eta bere poltsikoan airera eta jendeari botatzeko errautsa daramate; eskuan, ostera, makila daramate, bertatik zintzilik behi-buztana; buruan txano luze piramidala eta gerrian zintzarri ugari eskegita; aurpegia tela gorrizko maskara batez estalia, aho eta begiak bistan dituztela. Pertsonaia hauek umeak beldurtzen ibiltzen dira. Honez gain etxekoek emandako eskudirua batzen dute.
Sei-zazpi orduz etxerik-etxe ibili ondoren, txokoren batera abiatzen dira jatera guztiok.
Antzina, herri hauetan, bi talde desberdin kaleratzen ziren. Batzuek arropa zahar eta zarpailez jantzita, barre eragiteko dantzak egiten zituzten. Algaraka, garrasika edo abesten ibiltzen ziren. “Zirtzilak” zuten izena. Besteek itxura garbi eta dotoreko jantziz mozorrotzen ziren. Dotoreen taldekoak ziren Kotilungorriak eta Ponpiera, beste batzuen artean: Jaun, Anderea eta Hartza ere izaten ziren talde honetan.
Astearte Inauterian Zanpantzar agertzen da gurdi gainean Uztaritzeko kaleetan zehar. Lastoz betetako panpina handia dugu berau, herrian zehar ibili ondoren epaitua, kondenatua, fusilatua eta errea izaten dena.

Jon

 


Markitos

Arabako  landa inguruneko inauteri ospetsuenak dira.
Protagonista, Markitos da, gaitz eta pena guztiak ordezkatzen dituen panpina.
Traje beltzez jantzitako panpina da, gorbata daramana eta lorea botoi zuloan. Arrautza oskolez egindako lepokoa ere badarama. Pertsonaia berezi eta misteriotsua da Markitos.

Igande Inauteri goizean, goizeko 11:30ean agertzen da herriko kale nagusian asto baten gainean. Herriko mutil edo gizon bat joaten asto gainean, Markitosen atzean berari eusten, jaus ez dadin.Astoa horretarako prestaturiko toki bateraino gidatzen dute,Luzarraga  jauregiaren  aurreraino. Han, Markitos astotik jaitsi eta sei metroko luzerako makila baten puntan jartzen dute. Makila zutik jartzen da, lurrean sartuta eta  han geratzen da Markitos ordu batzuetan.

Arratsaldean prozesio zaratatsua heltzen da Markitos dagoen tokiraino, Predikaria deitzen dena buru dela. Talde honetan Kale-garbitzailea eta Errauts-zabaltzailea doaz lehenbizi, biak   txabusina   beltzak jantzita.  

Hurrengo musikariak, eta hauen ondoren, behor batek tiratutako gurdia, Predikaria barruan dela. Ondoren, Atsoa eta Agurea deitzen direnak.Hauek Markitosen aita eta ama omen dira eta pertsona bakar batek egiten ditu biak: bata bestearen gainean jarrita.


Hartza eta ardia datoz hurrengo, Porreroak azkenik. Porrero hauek beren buruak lurrera botatzen eta pertikak erabiliz teilatuetatik zintzilikatutako kandela izoztuak apurtzen dituzte. Zaku-telaz jantzita egoten dira, barruan belar lehorra edo beste zerbait sartuta janzkera harrotzeko.
Markitos jaitsi eta gurdian jartzen dute. Predikariak ez du une batean ere askatzen. Frontoira heltzen direnean bere epaia irakurtzen dio Predikariak Markitosi: hil egin behar du. Jendeak txalo egiten du. Panpina lurrean jarri eta su ematen diote. Taldeko guztiek egiten dute dantza haren inguruan.

Antzina, Astearte Inauterian izaten zen Markitosen hilketa

Selene


xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx      


3- Mundakako Aratusteak

Mundaka

Bizkaiko iparraldean dagoen herria da, kostaldekoa eta Bermeotik hurbil kokatzen da.
Mundakak betidanik izan du itsasoarekiko lotura eta, ondorioz, munduari irekita egon da. Mendez mende, bertako jendea protagonista izan da Euskal Herriko nabigazioaren eta arrantzaren historian eta, oraindik ere, herriak lotura estua du Bizkaiko Golkoarekin.

Mundakako inauterietan bi pertsona daude: alde batetik neskak, hauek laminaz mozorratzen dira, eta beste aldetik mutilak, hauek berriz, atorrez mozorratzen dira.

Atorrak

Atorra,Mundakako inauterietako pertsonaia da. Musika jo eta kantatu egiten dute.Zuriz jantzita doaz,bandaren zuzendaria izan ezik. Atorrek buruan burko azal bat eramaten dute.Aurpegian bibote handiak dituzte. Herriko kaleetan ibili ondoren portura joaten dira zuzendariarekin. Urtero kanta berri bat asmatzen dute,gainera beste urteetako kantak ere kantatze dituzte. Abesti zaharren letra oso bitxia izaten da.




María eta Marina 

Atorrak

 Mundaka esta en Bizkaia, junto a Bermeo, y en Mundaka, en Aratustes, no están solo los Atorras, porque van aconpañados de las Lamias.

"Cuenta la leyenda, que, un buen día, el alcalde llegó "piripi" a casa y se puso, sin darse cuenta, las enaguas de su mujer. Como no podía ser de otra manera, tuvo que salir huyendo de su casa para evitar los escobazos de su enfadada esposa. Al verle correr vestido de forma tan rara, sus conciudadanos pensaron que se trataba de una excentricidad más de su primer regidor y decidieron colocar tal hazaña en su calendario local como otra romería más
 Los Atorras van vestidos de blanco, una enagua por debajo de la cintura y otra por los hombros; en la cabeza llevan una funda de almohada con un pañuelo encima.

Ahora os voy a nombrar unos títulos de canciones de Atorras:

 
(Cada año los Atorras crean una canción)

2002    Zuribaltza
2005    Gaur ta beti
2007   Ttipi Ttapa
2008    Marea Zuria
2009   Attorakjantziz gero
2010    Goikokalie
                                                                                                            
 Julen
Lamiak

Mundaka Euskal herriko iparraldean kokatuta dago, eta txikia den arren, jende asko dator Aratusteetan.
Bi pertsonai famatu daude aratusteetan.
Neskak: laminak
Mutilak: atorrak

Lamiak beltzez jantzita doaz eta ile hori eta aurpegi zuria daukate, baina, badago Lamia bat zuriz jantzita doana eta ile eta aurpegi beltza dituena. Esaten dute Lamiak Mundakako sorgin batzuk direla. Arratsaldean ateratzen dira abesteko eta plazan bukatzen dute abesten eta dantza egiten, eta gero bakoitza bere etxera edo parranda egitera joaten da.

Nerea

Hemen dugu Aratuste eguneko talde argazkia. Beldurgarria ez-ta?